Tknikak sustatutako URRATS BAT sarietako finalista
Or 30 Urt 2026
Azken hilabeteetan, Ceinprok Jon López ikasle ohia lagundu du bere enpresa-proiektua garatzen: BUDI, Buzón Digital. Lanbide Heziketaren esparruan inkubatutako negozio-ideia da proiektu hau. Ekimenak URRATS BAT sarietako finalisten artean hautatua izan zen. Urtero TKNIKAk sustatzen dituen sari horiek Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako ekimenekin batera defendatu ziren berriki Iurretan, EAE osoko LH zentroetatik etorritako proiektuekin batera.
Lehenengo iragazkia gainditu ondoren, Jonek proposamena sendo eta bikain defendatu zuen, proiektuaren potentziala eta bere hazkunde profesionala agerian utziz. Ceinpron, gure ikasle eta ikasle ohiei ideia berritzaileen garapenean laguntzearen alde egiten jarraitzen dugu, prestakuntza, ekintzailetza eta lan-mundua uztartzen dituzten ekimenak bultzatuz.
