Gurekin lan egin
Ceinproren pertsonak kudeatzeko politikaren helburuak dibertsitatea errespetatzea, aukera-berdintasuna ematea eta generoarekin, adinarekin, ezintasunarekin edo beste edozein arrazoirekin lotutako bazterkeriarik ez egitea dira.
Erakundeak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak bultzatutako Berdintasun Plan bat dauka. Horren bidez, erakundearen parte diren pertsonen tratu- eta aukera-berdintasunaren ikuspegia barneratzen jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Ceinproko kideok, beti, lantzen ditugun eremuetan esperientzia zabala daukaten profesionalak bilatzen ditugu. Gure langile-taldearen parte izan zaitezkeela uste baduzu, bidal iezaguzu zure CVa.