Misioa

Ezagutzei eta giza balioei dagokienez prestakuntza osoa duten teknikari kualifikatuak sortzea, berrikuntza teknologikoa erabiliz, etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua eginez kalitatearen adierazle gisa, eta gure ikasleek beren bizitza osoan enplegagarritasuna izatea azken helburutzat hartuz.

Ikuspegia

Prestakuntzaren eta enplegagarritasunaren arloan ikastetxe aitortua eta erreferentziazkoa izan nahi dugu; lan-merkatuaren eta, oro har, gizartearen prestakuntza-behar aldakorrei erantzuten dien erreferentziazko ikastetxe aitortua.

Baloreak

Berrikuntza: Ceinpron berrikuntza prestakuntza-prozesua hobetzeko berritasunak txertatuz lortzen da. Ildo horretan, martxan dauden heziketa-praktiketan aldaketak egin eta eragiten saiatzen gara, IKTak eta irakaskuntza-metodologia berriak erabiliz

Sormena:Ceinproko irakasleek teknika berritzaileak aplikatzen dituzte, ikasleei sortzeko ahalmena garatzen laguntzeko, prestakuntza-prozesuan sormena sustatzea ikastetxearen bereizgarri bat izan dadin ahaleginduz.

Talde-lana: Gizarteak eta enpresa modernoak eskatutako balore bat da. Ceinprok proiektuei heltzeko duen moduak ikastetxeko irakasleen eta administrazioko langileen talde-lana eskatzen du. Berezko alderdi bat izanik, balore hori ikasleengana iristea errazagoa da eta horren ondorioz pertsona guztien inplikazioa, konpromisoa eta laguntasuna areagotzen dira.

Lan-giroa: Ceinproko lan-giro ona azkenean kutsatu eta ikasgelara zabaltzen da. Horixe da ikasleek, urtez urte, gogobetetze-inkestetan gehien baloratzen duten alderdietako bat.

Enplegagarritasuna: Ceinpron kalitatezko prestakuntza ematen da eta gaitasun, balore eta jarrerak lantzen dira, gure ikasleek bere bizitza osoan enplegagarritasun handiagoa izatea azken helburutzat hartuta. Beraz, ezagutzak transmititzetik askoz haratago iristen gara, pertsonei prestakuntza osoa emateko ahalegina eginez.