CEINPROko ikasleek Artisautza, Gabonetako Eskulan Azokaren kartela diseinatu dute
Al 15 Abe 2025
Gabonetako Eskulan Azokak, Artisautzak, badu dagoeneko kartel ofiziala, eta aurten diseinua CEINPROko Diseinuko bigarren mailako ikasleek egin dute, ikasgelan garatutako barne-lehiaketa baten barruan.
Aukeratutako proposamena Araitz Untxalorena izan da (@arimartistikoa), eta haren kartela nabarmendu da kalitate bisualagatik eta ekitaldiaren izaera artisaua eta gabonetakoa irudikatzeko duen gaitasunagatik. Proiektu hau ikasleen lan praktikoaren parte da, diseinu grafikoaren arlo profesionaleko benetako dinamikaetara hurbilduz.
Horrez gain, kanpaina osatzeko, argitaratu diren kartelentzako 3D animazio bat sortu dute Animazio arloko ikasleek, kartelari ikus-entzunezko dimentsioa emanez eta hedabide digitaletan duen zabalkundea indartuz. Proiektu honetan honako ikasleek parte hartu dute:
- Erroi Garmendia
- Hurritz Zenitagoia
- Oier Ceca
- Aimar Labaka
CEINPROtik parte hartu duen ikasle guztia zoriondu nahi dugu egindako lan bikainagatik eta ingurune kultural eta sortzaileari lotutako benetako proiektu bati egindako ekarpenagatik. Horrelako ekimenak CEINPROren metodologiaren parte dira, ikaskuntza praktikoan eta errealitate profesionalera bideratutakoan oinarritua; bertan, ikasleek gaitasun teknikoak, sortzaileak eta talde-lanekoak garatzen dituzte, ingurune sozial eta kulturalean aplikazio zuzena duten proiektuen bidez.
Azoka aurten Urdaneta kalean kokatuko da (Koldo Mitxelena eta Buen Pastor artean). Ordutegia honakoa da: 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. (Abenduaren 13an eta urtarrilaren 5ean itxita).
Anima zaitezte!
