Ceinpro GOOGAZ Design Hackathonaren proiektu irabazlean parte hartu du

Or 3 Urr 2025

FPko ehun ikasle baino gehiagok parte hartu zuten GOOGAZ Design Hackathonean, BBK Kunan, erronka berezi batekin: nola hobetu gizartearen osasun emozionala elikaduraren bidez?

Epaimahaiak zaila izan zuen erabakia, baina azkenean proiektu irabazlea The Cooking Show - Axis izan zen. Bertan parte hartu zuten gure Espezializazio Ikastaroako (3. urtea) Bideojoko eta Errealitate Birtualeko ikasleek, Andoni Gonzálezek eta Xabi Ramosek, euren talentua eta talde-laneko gaitasuna erakutsiz.

Lorpen honek hurrengo fasera iristen laguntzen du, GOOGAZ Create izenekora, non bideojokoa errealitate birtualean garatuko den. ZORIONAK taldekide guztiei eta, bereziki, Ceinproko gure mutilei!