Confebasken Erasmus beka duten ikasleak
Og 6 Ots 2025
Urtarrilaren 29an, Confebasken Erasmus beka jaso duten gure ikasleak Bilbora deitu zituzten, nazioarteko hurrengo esperientziaren xehetasun guztiak adosteko. Ceinproko Erasmus+ programaren arduraduna, Iban Lafont, izan zuten lagun.
Diseinuko Erdi eta Goi Mailako ikasleek, 3D zikloko ikasleekin batera, Malta eta Irlandarako bidaia hasteko prest daude, han ingurune profesional eta anitzkultural batean beren gaitasunak garatzeko. Aukera honek gure prestakuntza globalarekin dugun konpromisoa indartzen du, ikasleei beren horizonte akademiko eta profesionalak zabaltzeko esperientzia aberasgarria eskainiz. Zorte opa diegu abentura honetan!