Ceinproko ikasle ohiek beren ekintzailetza esperientzia partekatzen dute

Al 17 Ots 2025

Astelehenean, Ceinpron izan genituen bisitan Itsasne Garate eta Oihane Pérez, gure ikasle ohiak. Haiek, gurekin ikasketak amaitu ondoren, ekitea erabaki zuten eta beren diseinu-enpresa propioa sortu zuten: Mio.

Goi Mailako Diseinuko lehen mailako ikasleei eskainitako hitzaldian, hasieratik estudioko sorrerarainoko ibilbide guztia azaldu zieten. Lan-munduan aurkitu dituzten erronkei buruz hitz egin zuten, baita sormen-lanean etengabeko ahalegina eta grina izatearen garrantziaz ere. Halaber, diseinu-prozesuez, enpresa-kudeaketaz, bezeroekiko harremanez, aurrekontuez, materialez, eta abarrez aritu ziren.

Topaketa aukera paregabea izan zen gure ikasleentzat, sektorearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta, duela ez horrenbeste, egoera berean zeuden bi profesionalen esperientziatik inspiratzeko. Itsasne eta Oihaneri eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin partekatu zuten denborarengatik eta beren istorioa elkarbanatzeagatik. Etorkizunean berriz ere ikustea espero dugu!