Ceinpro STARTinnovan
Az 26 Ots 2025
Ceinprok urte asko daramatza Startinnovan parte hartzen, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea helburu duen lehiaketa batean.
Ekimen honek ideia berritzaileak dituzten ikasleak eta startup-ak identifikatu eta babestea du xede, proiektuak aditu, enpresari eta inbertitzaile talde baten aurrean aurkezteko aukera eskainiz.
Aurten, Ceinprotik 8 taldek hartu dute parte. Horietako bat 18 urtetik gorakoen kategorian finalista izan da. Talde horrek Doggys izeneko egitasmoa garatu du: txakurrentzako poltsa biodegradagarrien banagailuak eta edateko ura duten iturriak jartzea espazio publikoetan. Eremu publikoetan gero eta maskota gehiago daudenez, oso tresna baliagarria izan daiteke.
Proiektuaren egileak honako hauek dira: Ander Jauregui, Hazel-Giselle Orellana, Sheila Oreja eta Yeray Arroyo, eta tutore lanetan Iñigo Sáez aritu da.
Otsailaren 25ean ospatu zen gala. 18 urtetik gorakoen epaimahaia Pili Alonso (Tknikako zuzendari exekutiboa), Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoako Proiektuen zuzendaria) eta Jon Etxabe (ADEGIko Komunikazio zuzendaria) izan ziren. Aurkezpen bikaina egin ostean, hirugarren postua lortu zuten. Zorionak taldeari!