Ceinpro SER irratian
Og 20 Ots 2025
DonostiaINN (Donostia innovation challenge) lehiaketako irabazleak DonostiaINN (Donostia innovation challenge)-en sariaren ostean Radio San Sebastian Cadena SER irratiak gonbidatu zituen ESFERA lanari buruzko esperientzia kontatzeko.
Amelia, Eider, Emily, Joset, Naira, Sandra eta Yaiza Eva Monenteren Hoy por hoy San Sebastián saiora joan ziren, Axular ikastolako batxilergo kategoriako irabazleekin batera.
Elkarrizketan zehar, ESFERA taldeak eskola jazarpena detektatu eta prebenitzeko app batean eta jolas-simulagailu batean oinarritutako negozio-ideia azaldu zuen. App-ak Ur du lagun, panpin formako avatar bat, prozesu osoan zehar haurrari laguntzen diona. Izan ere, psikologo espezialista bat da, umeari segurtasun eta konfiantza handiagoa transmititzeko.
Proiektu honen oinarria errealitate birtualeko betaurrekoen bidezko berrikuntza teknologikoa eta eskola jazarpenaren aurka borroka egiteko oinarri soziala da.
Horrez gain, ikasleek enpresa sortzeko prozesu osoa kontatzeko aukera izan zuten, Ceinproko Ekintzailetza Ekimenaren moduluan gauzatzen dutena, bertan marketing plana, bideragarritasun ekonomikoa, lehiakideen ikerketa eta azterketa, etab. garatzen baitituzte.
Eskerrik asko, ekipo!! Plazer bat izan da elkarrizketa entzutea.