Zaharrean Donostia egutegia aurkeztu da
Og 19 Abe 2024
Leire Rodríguez, Juan Orejuela eta Naiara San Sebastián dira aurten Zaharrean jaialdirako egutegia irabazi duten ikasleak. Proiektuak SFGko bazkideen argazkiak ditu, eta Diseinuko Goi Zikloko gure ikasleek diseinatu dute. Maketazioa eta ikonoak ikasleek taldean egindako lana dira. Lana zirriborroen fasearekin hasten da, ondoren digitalizatzeko. Gainera, egutegiaren data garrantzitsu bakoitza ilustrazio txiki batekin irudikatzen da, eta horrek sormena gehitzen dio lanari. Ikasleek taldeka lan egin dute eta hainbat fase igaro dituzte proiektu irabazlea aukeratu arte.
Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei eta bereziki irabazleei Aurten ere sormen maila handia egon da!