Ceinpro Ikasenpresaren kongresuan
Og 5 Abe 2024
Joan den 26an, Ceinproko ikasleak Ikasenpresaren biltzarrean izan ziren, FICOBA erakustazokan.
Bertan, ikasgelan landutako proiektu ekintzaileak aurkezteko eta garatzeko aukera izan zuten. Gainera, errealitate birtualeko, sormeneko, finantzetako, komunikazioko, baloreetako eta STEAMeko tailerretan parte hartu zuten. Bertan, beren ideiak praktikan jarri zituzten, trebetasun berriak eskuratu zituzten eta ekintzailetzako benetako esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, hala nola Harka Garcíarena, Ceinprok babestutako ekintzailea, bere proiektua, errealitate bihurtua, OTHERLIFE erakutsi zuena.