Don Boscok antolatutako dbSariak-erako kanpaina irabazlea
Og 23 Mai 2024
Ceinproko ikasleak Don Bosco Sariak antolatzeko kartel lehiaketan parte hartu dute. Bereziki bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika arloak sustatzeko STEEAM (STEAM Ekintzailea) ekimena da dbSariak.
Lan eta sormen asteen ondoren, antolatzaileek Sara San Sebastian, Ane Lourido eta Valle Garciaren kartela hautatu dute lehen sariaren irabazle bezela.
Kartelaz gain, ikasleek irakasle eta ikasleentzako bi kamiseta modelo diseinatu dituzte, baita parte hartzea sustatzeko pieza sortzaile batzuk ere.