Ceinprok Alde Zaharreko erakusleihoak apaintzen ditu Inauteri hauetan

Og 15 Ots 2024

Zaharrean elkarteak Donostiako Alde Zaharreko denda askoren erakusleihoak apaintzeko gonbitea luzatu digu inauteri hauetan. 3D Diseinu eta Animazio zikloetako lehen eta bigarren mailako ikasleek parte hartu dute ekimen honetan, erakusleihoak kolorez eta ilustrazio dibertigarri eta sortzailez betez. Emaitza ikusgarria izan da.

Marraztutako diseinuen artean motibo figuratiboak eta abstraktuak aurki ditzakegu: kolorea eta formak, lan handiz eta maitasun handiz margotuak, kalitatezko lanaz gozatu ahal izateko.

Erakusleiho irabazleak hauek izan dira: DECOTEK lehen sariarekin. 1Eko Adrian eta Manuelak egindako diseinua. Bigarren saria Jaionek, Jonek eta Nailak eskuratu dute AQUARIUMeko leihate ikusgarriarekin.

Gainerako ikasleen lanak ez ziren atzean geratu. 1B mailako Aritz, Eneko, Markel, Johathan eta Paulak Fiorirentzako marraztu zuten. Valle, Ane eta Sarak Semillas Uretarentzat marrazki deigarria egin zuten. Yaizak eta 1Eko Suanyk Kursaal Kasinorako margotu zuten.

Zorionak guztioi!

Merkatariak pozik geratu dira emaitzarekin. Eta, aldi berean, ikasleek parte hartu ahal izan dute Alde Zaharra bisualki edertzeaz gain, gazteek beren ingurunea hobetzen aktiboki parte hartzea sustatzen duen proiektu batean. Bestalde, lehiaketa denez, gutxi batzuk baino ezin izan dira finalistatzat hautatu. Ekimen hau Zaharrean Alde Zaharreko Denda eta Ostalaritza Elkartearekin batera proposatu eta antolatu da.