CEINPRO 2024ko Ikasenpresa azokan
Al 5 Ots 2024
Eibarrek "Ikasenpresa" azoka tradizionala hartu du otsailaren 1ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 2.000 ikasle ingururekin. Unzaga eta Txaltxa Zelaiko karpetan erakutsi eta saldu dituzte euren produktuak 10:00etatik 13:00etara, Eibarko Udalaren laguntzari esker.
Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresak Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei planteatzen dien erronka. Euskadiko LHko eredu metodologikoaren barruan lan egin da, eta irakasle-taldearen lankidetza-lana funtsezkoa izan da. Nahiz eta Ikasenpresa enpresa-simulazioa bada ere, eskaini den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lankidetza-lan horri esker negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotuta daude, berritzaileak dira eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta dago. Negozio-ideiak aztertzen ari diren lanbide-arloekin lotuta egon dira, eta pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasuna kontuan hartzera bideratuta egon behar izan dute.
Zorionak guztioi zuen lanagatik!
2024ko azokari buruzko datuak:
- Ikastetxeak: LHko 55 ikastetxe.
- Parte-hartzaileak: 400 Ikasenpresa.
- Ikasleak: 2.000 ikasle.
- Azokan parte hartzen duten irakasleak: 106 irakasle.