Ceinproko ikasleak, bigarren Ethazi ereduaren 10. urteurreneko ekitaldian

Og 25 Urt 2024

Amaia, Aritz, Eider, Luken, Oier, Diseinu Zikloko gure ikasleek, bigarren saria lortu dute "Etorkizuna konkistatzen" bideo lehiaketan. Ikasturteari hasiera emateko eta Ceinpron ezarritako elkarlaneko ikaskuntza-eredua ezagutzeko balio izan zuen erronka hori Euskadiko LHko hirurogeita hamar ikastetxeren artean hautatu zen.

Aurten Ethazi modeloaren 10. urteurrena betetzen da. Ikasle, irakasle eta Lanbide Heziketako arduradunek ekitaldi jendetsu batekin ospatu zuten urtebetetzea Bilbao Exhibition Centren (BEC). Ekitaldia Jokin Bildarratz Hezkuntza kontseilariaren eta enpresa munduko pertsona ezagunen hitzaldiarekin hasi zen eta Ethazi ereduari buruzko mahai-inguru batekin jarraitu zuen.

Une hunkigarria "ETHAZI 10 URTE: Etorkizuna konkistatzen" lehiaketaren sari banaketarekin etorri zen. Izendapenaren unera arte ez zekiten zeintzuk ziren saritutako ikastetxeak, eta bertaratutakoek finalistatzat hautatutako hamar ikastetxeak baino ez zituzten ezagutzen, aretoan zeudenak gainera.

Zorionak Ekipo!!! eskerrik asko lehen mailako talde guztiei zuen Ethazi lehen erronkaren aurrean duzuen motibazioagatik.