Ceinpro Norvegiako zentro profesionaletara joan da TKNIKA rekin

Og 28 Ira 2023

Hurko Mendiguren irakasleak VR2020 nazioarteko proiektuaren azken jardunaldian parte hartu du, CEINPROren ordezkari gisa. Euskal Herriko, Finlandiako eta Norvegiako lantaldeak Norvegian bildu dira.

Proiektuaren helburu orokorra da lanbide-heziketak eta -prestakuntzak LHko ikasleen ikaskuntza babesten duten modua aldatzea, errealitate birtuala (RV) eta RV jokoak irakaskuntza-metodo gisa sartuz.

Errealitate birtualak gaur egun irakaskuntza-metodoetan duen lekuaz eta hura ezartzeak dakarren erronkaz hausnartu du. Egonaldi horietan, teknologia hori herrialde guztietan nola aplikatzen den aztertu da, eta etorkizunerako ildo posibleak adostu dira. Azkenik, gogoeta horiek laburbiltzen dituen gida bat idatzi da, eta hitzaldi batean ere aurkeztu da.