Berrikuntza Proiektuak Tknikarentzat: ENIVIAN

Or 26 Mai 2023

Ceinproko Berrikuntza Teknologikoko saila hainbat proiektutan ari da lanean, merkatuko teknologiarik aurreratuenak erabiliz edozein gizarte- eta/edo enpresa-eremutan irtenbideak sortzeko.

Erronka horietako bat da Enivian, eta Gorka García lankidea du buru. Autopsiak errealitate birtualaren bidez egitea du helburu. Ingurune birtuala anatomia patologikoaren arloko profesionalek eta anatomiarekin lotutako hainbat modalitatetako ikasleek erabili ahal izango dute.

Proiektu horiek guztiak Tknikako Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak Arlotik garatzen dira, teknologia bat sortzen denetik euskal gizarteak etekina lortzen duen arte igarotzen den denbora murrizteko.

Proiektu berritzaile gehiago aurkeztuko ditugu hurrengo berrietan.