Euskal Enpresa eta LH ekitaldia
Or 25 Aza 2022
Azaroaren 21ean, Confebaskek antolatutako Euskal Enpresa eta LH ohiko ekitaldia egin zen Bilbon, Euskalduna jauregian
Uxue López, Maddi Losada, Eneko Génova, Anartz Ormazabal eta Isai Guillén ikasleek diploma bat jaso zuten joan den ikasturtean LHko ikasketak Ceinpron amaitu zituztenen izenean. Zorionak!
Diploma-emate horretan Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok parte hartu zuen, eta gazteei beren lan-bizitzan prestatzen jarraitzeko deia egin die.
Era berean, aipatu zuen Confebasken azken inkestan Lanbide Heziketa dela euskal enpresen enplegu-eskaintzen profil nagusia.