Ikasenpresa Azoka Ospakizuna

Or 25 Ots 2022
Ikasenpresa Feria 2022

Aurten ere, Ceinprok, Ikasenpresa Azokan parte hartu du, ikuspegi sozialeko proiektu berritzaileen aldeko apustua eginez. Jardunaldia streaming bidez ospatu zen, Gipuzkoa osoko zentroen parte-hartze handiarekin. Ikasleek garatu dituzten negozio ideien artean, Woho eta 3DU azpimarratzen ditugu, gizarteko arlo ezberdinetan duten inplikazioagatik.

3DU:Ideia hau erosketa-metodo errazagoa eta erosoagoa sortzeko helburuarekin sortu zen, kontsumitzaileek erosketa esperientzia asegarri eta azkarra izan dezaten.
Ideia hurrengo puntuetan oinarritzen da:

  • 3D eskaneatzeko 4 puntu estrategiko kokatzea.
  • Avatarren sorrera.
  • Informazioa plataformara iraultzea.
  • Datuen salmenta.

Woho:Woho 360n errealitate birtualeko esperientziak eskaintzen dizkiete behar bereziak eta mugikortasun murriztua duten pertsonei, adinekoei, muga fisikoak dituztenei, elkarteei eta eguneko zentroei. Hori guztia errealitate birtualeko betaurrekoei, 360ko bideoei eta barnealdeko espazioen modelaketari esker lortzen dute.

Hurrengo gaiak lantzen dituzten espazio birtualak diseinatzen dituzte:

  • Eskuragarritasuna: sarbide zailak dituzten tokiak, Haizearen Orrazia, adibidez.
  • Jolas didaktikoak: adimena lantzeko jolasak.
  • Aisialdia: antzokiak, museoak, etab.

Bi proiektu hauek irabazleen artean egoteko aukera handiak dituzte. Negozio ideia hauen ibilbideak eragin handia izan dute, beraz, datozen asteetan albiste onak jasotzea espero dugu.

Azokaren bideoa hemen ikus dezakezue. (1:03:20-1:09:00 minutua)