ATE IREKIEN JARDUNALDIETARAKO PROIEKTU BERRIA

Al 18 Urt 2021

Ceinproko Sormeneko taldea errealitate areagotuko App bat eta webgunerako bisita birtual bat garatzea pentsatzen ari da, martxoko ate irekien jardunaldiei begira.

 

Ostiralean, urtarrilaren 15ean, bilera bateko deialdia egin zuten jardunaldietarako erabiliko den tresna berri bat aurkezteko. 

 

Zentroan erosi dugun GoPro 360º kamera berriari buruz hitz egin zen, proiektuetan errealitate birtuala hobetu landu ahal izateko, MAx HyperSmooth, Max TimeWarp eta Max SuperView dituena, baita lente bakarreko Hero kamera bat eta lente bikoitzekjo 360º kamera bat ere. 

 

Oscar eta Gorka Sesma irakasleak haren funtzionamendua eta aplikagarritasuna azaltzen aritu dira, eta beren kabuz egindako zenbait adibide erakutsi dizkigute. 

 

Tresna hori, lehen aipatutako bisita birtualerako erabiliko da. Haren esperientzia errealitate birtualeko betaurrekoekin edo gabe gozatu ahal izango da, eta https://aframe.io/ bidez garatuko dugu, HTML moduko bat baita nabigatzailearentzat errealitate birtualeko aplikazioak egiteko. 

 

Asmoa da ate irekien jardunaldietan 360º argazki eta bideon bidez ikastetxea zeharkatu ahal izatea, bertara joan beharrik izan gabe. 

 

Zer iruditzen zaizue?