Diseinuko Goi Mailako ikasleak, Fanny Alonsorekin

Ar 20 Aza 2018
Ceinpro con Fanny Alonso

Gure Diseinuko Goi Mailako bigarren kurtsoko ikasleak Fanny Alonso-ren jostetxean egon dira, Tabakalera-n jardunaldi batzuetan zehar.

Sortzailearen web-orria egiten ari dira, eta edukiak garatzeko bere instalazioak bisitatu dituzte. Modako mundua ez da hain zerikusirik gabekoa gure moduluetan ematen ditugun diziplinekin: argazkilariak, katalogo-argitaratzaileak, ilustratzaileak, marrazkilariak, estanpatzaileak, web-orrien editoreak, idazleak eta sare-sozial kudeatzaileak; beste perfil batzuek ere lagun dezakete.

Egun hauetan, zehazki, argazkiak atera dituzte, bideoak editatu dituzte, eta batez ere ikusi dute Fanny Alonsoren filosofia eta bere lana beste begiekin. Diseinugileak bere lan-prozesuak azaldu zizkigun, eta gozatzen dugu bere pasadizoei eta bere eraginei buruzko elkarrizketaz.

Ikasle batzuk joango dira ere Miramar-eko jauregiko larunbat honetan ospatuko den Moda Iraunkorreko Desfilera, beste sortzaile batzuen artean, Fannyk bere sorrerak aurkeztuko ditu. Hura dokumentatzeko han egongo gara.