Ikasenpresaren abiatzea
Al 15 Urr 2018
Joan den ostegunean, Ceinproko ikasle-talde bat Easo Politeknikora joan zen, Ikasenpresa programaren inaugurazio-jardunaldian parte hartzera.
Ikasenpresa heziketa-programaren helburua ekintzailetza-kultura sustatzea da. Hala, ikasleek ekinez ikasten dute ekintzaile izaten. Horretarako, ikasleek enpresa propioak sortzen dituzte, ikasteko tresna gisa. Horri esker, beren lan-etorkizunean lagungarriak izango zaizkien hainbat gaitasun garatu ditzakete.
Ikasenpresaren metodologia nagusiki praktikoa da; ikasleek lan-merkatuan topatu ditzaketen egoera errealei aurre egin behar diete.
Ondoren, produktuak edo zerbitzuak Ikasenpresa Azokan aurkeztu eta salgai jarri ahal izango dituzte. Urtero egiten da azoka, Eibarren.