CEINPRO Bime Pron

Ar 30 Urr 2018

Joan den urriaren 26an, ostirala, Animazioa eta Jokoak zikloko gure ikasleak Bilbon egin zen musikari, teknologia berriei, berrikuntzari, ekintzailetzari eta nazioartekotzeari buruzko Bime Pro topaketara joan ziren.

Topaketa horretan, bideo-jokoen munduari buruzko hainbat hitzaldi entzun ahal izan zuten.

Iker Uncillak, PlayStation Talents programaren Bilboko arduradunak, programa hori zertan datzan jakinarazi zigun. Horren helburua sorkariei ikusgarritasuna ematea eta jokoak gure mugen barruan eta kanpoan bultzatzen laguntzea da.

Indie bideo-joko arrakastatsuen HPetako kanpainen arduradun Carlos Herguetak, Jesús Fabrek, Josu Cobelok eta Mario Jiménezek indie bideo-jokoen sustapenari buruzko ikuspegi praktiko bat eman zuten, beren esperientzian oinarrituta.

KINGen sortzaile Claudia Mendozak bideo-jokoak diseinatzeko prozesuaren inguruan dituen esperientziak eta ezagutzak partekatu zituen.

Daniel Crossek, AAA PES 2019 bideo-jokoko musikaren gainbegiratzaileak, nazioartean arrakasta duen PES bideo-jokora musikarik onena nola ekarri azaldu zigun.

Azkenik, Iván Lobok, Gamelab bideo-joko jaialdiko arduradunak, indie bideo-jokoen diseinatzaile Robin Hunicke elkarrizketatu zuen. Azken horrek konpainia handi batentzat –adibidez, EA edo Tiny Speck–, estudio txiki batentzat –thatgamecompany– edo norbere bideo-joko estudioarentzat –Funomena– lan egitearen arteko aldeetan sakondu zuen.

Zalantzarik gabe, topaketa hori esperientzia izugarria izan zen gure ikasleentzat.