Prestakuntza osagarria eta ekintzailetza

Al 4 Eka 2018

Joan den ostiralean, 3D Animazioko eta Diseinuko zikloetako bigarren mailako ikasleak Tabakaleran izan ziren bisitan, enpresetako praktikak amaitu ondoren.

Alde batetik, Pili Salsamendik, ikasketaburu eta ikastetxeko UrratsBateko koordinatzaileak, CEINPRO laguntzaile duen Kutxa Kultur Enea ekintzailetza-aretoa aurkeztu zien. Areto horretan, ikastetxeak doako bi eremu eskaintzen ditu adiskidetasun- eta elkarlan-ingurune batean ekintzailetzan aritu nahi duten ikasleentzat eta ikasle ohientzat.

Era berean, Pili ekintzailetza-filosofiaz eta UrratsBatez aritu zitzaigun, baita ekintzailetzan aritu nahi duten ikasleekin eta ikasle ohiekin egiten dugun elkarlanaz ere.

Gero, Mario Beldak eta Ainhoa Canok, CEINPROKO Enplegurako Prestakuntza Saileko kideek, irailean emango diren bi espezializazio-ikastaro aurkeztu zizkiguten. Ikastaro horiek lan-eskaera asko dituzten gai batzuen inguruko prestakuntza oso espezifikoak ematen dituzte.

Teyo Cuadradok 3D Animazioa eta Jokoak Espezializazio Ikastaroaz hitz egin zigun. Eta Jorge Enríquezek Web eta Multimedia Espezializazio Ikastaroaz. Sektoreko profesional eskarmentudunak dira eta espezializazio-ikastaro horietan eskolak emango dituzte.

Presentación curso especialización Ceinpro