AUDITOR SEO, CEINPROREN ekintzailetza-proiektu gisa sortutako enpresa, URRATSBATek saritua

Al 11 Eka 2018
Nuestra compañera Pili Salsamendi con nuestros antiguos alumnos de Auditor SEO

CEINPROREN babesarekin ekintzailetza-proiektu gisa sortutako AUDITOR SEO enpresari zerbitzu-enpresa onenaren saria eman dio Euskadi LH 2018ko Urratsbat programak.

Saria –2.500 €-koa da– Euskadiko lanbide-heziketako ekintzailetza-sarien parte da eta Tknika zentroaren babesaz gain, Repsol fundazioaren laguntza dauka,

CEINPROK Mikel Cisneros, Olatz Díaz eta Xabier Iglesias sustatzaileei negozio-plana egiteko moduari eta enpresa gisa garatzeari buruzko aholkularitza eman zien. AUDITOR SEO enpresak web-kokapenari buruzko auditoriak (SEO On-Off Page), edukien marketina (Inbound Marketing) eta sare sozialetako estrategia eta kudeaketa (Social Media Management) egiten ditu.

Urratsbat programaren burua Eusko Jaurlaritzaren Tknika zentroa da. Bere helburua Euskadiko lanbide-heziketako ikasle eta ikasle ohien artean ekintzailetza sustatzea da.