Prestakuntza dual orokorra (praktikak)
Prestakuntza dual orokorreko modulua prestakuntzarako gunea da, ikastetxeak eta enpresek elkarlanean antolatzen dutena. Ikastetxeko tutoreak eta enpresa edo erakunde laguntzaileko instruktoreak ikasleak gidatu eta aholkatuko dituzte.
Ikasleek enpresaren berezko jarduerak eta eginkizunak betetzen dituzte. Horrela, ikastetxean eskuratutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak praktikan jartzen dituzte. Heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bat da, eta bere ezaugarri bereziengatik lantoki batean egin behar da.
Ezaugarriak
- Otsailetik ekainera bitartean
- Astelehenetik ostiralera
- Egunean 7 eta 8 ordu artean





