Enplegurako Prestakuntza
CEINPROren Enplegurako Prestakuntza Saileko kideok lan-merkatuaren beharrei erantzungo dien eta pertsonek beren lan-bizitzan enplegagarritasun hobea izaten lagunduko duen prestakuntza molde bat eskaintzearen alde lan egiten dugu. Prestakuntza-ekintza batzuk ofizialak dira, adibidez: GAITASUN ZIURTAGIRIAK. Beste batzuk ikastaro zehatzagoak dira eta behar zehatzagoei erantzuten diete.
Proposatzen dugun prestakuntzak hainbat erakunderen finantzazioa jasotzen du (HOBETUZ, LANBIDE, FUNDAE, RED.ES...), beraz, parte-hartzaileentzat doakoak dira ikastaroak. Diru-laguntza motaren arabera, ikastaroak kolektibo zehatzentzat izan daitezke edo lan egiteko adinean dagoen edonorentzat. Gure eskaintza hemen kontsulta dezakezu.