Lanbide - Landunentzako eta langabeentzako diruz lagundutako ikastaroak

Lanbide da Eusko Jaurlaritzak lana bilatzeko prozesuan laguntzeko eta orientatzeko zure esku jartzen duen Euskal Enplegu Zerbitzua. Gaur egun, Lanbidek langile landunei zuzendutako deialdien kudeaketa ere bere gain hartu du, lehenago HOBETUZ fundazioak kudeatzen zituenak.

CEINPROk Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza eskaintzen du langile landunentzat zein langabeentzat. CEINPROk eskaintzen dizkizugun ikastaroen zerrenda kontsulta dezakezu, eta zure interesekoak diren ikastaroetan aurrez izena eman.