Ceinpro

Ceinpro Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestakuntza-zikloetako irakaskuntza emateko baimendu eta homologatutako ikastetxea da. Honako espezialitate hauek lantzen ditu:

  • Argitalpen inprimatuen eta multimedia-argitalpenen diseinua eta edizioa. Goi Maila.
  • 3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak. Goi Maila.
  • Aurreinprimaketa Digitala. Erdi Maila.

Enpresentzako prestakuntza-planak, erdi mailako irakaskuntza-programak, prestakuntza-beharretarako diru-laguntzen bilaketa... ere kudeatzen ditugu…

Laguntzaileak

Ceinprok itzal handiko erakunde eta enpresentzako prestakuntza-programetan laguntzen du, besteak beste, honakoenetan:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia: etengabeko prestakuntzaren eta lan-prestakuntzaren arloan. 1985etik laguntzen dio erakunde horri askotariko kolektibo eta egoeretara zuzendutako hainbat prestakuntza-programatan.
  • LANBIDE: lan-prestakuntzarako programetan, homologatutako hainbat prestakuntza-espezialitatetan. Hori guztia langabezian dauden pertsonen lan-prestakuntzara bideratuta. Gainera, Ceinpro ikastetxea LANBIDEREN laguntzailea da, lan-eskaintzen eta lan-eskarien kudeaketan.
  • Enplegu Prestakuntzarako Estatuko Fundazioa (FUNDAE): 1998tik, Ceinprok Enplegu Prestakuntzarako Estatuko Fundazioak diruz lagundutako eta/edo hobaritutako prestakuntza eman du. Plan taldekatuetan, programa-kontratuetan eta Gizarte Segurantzako kuoten hobari-sistemaren bidezko prestakuntza eman du.
  • Donostia Sustapena SA (Donostiako Udala), bai etengabeko prestakuntzaren arloan bai lan-prestakuntzaren arloan.

Lan-poltsa

Hasieratik, gure erronka handienetako bat ikasleak lan-mundura hurbiltzea izan da. Horretarako, enpresekin praktikak eta elkarlan-proiektuak egiten ditugu, lehiaketetan parte hartzen dugu eta proiektu errealak abiatzen ditugu. Ceinprok lan-poltsa bat dauka, gure ikasleei profesionalak eskatzen dituzten enpresekin harremanetan jartzea eta lana bilatzea errazteko.

Kalitatearekiko konpromisoa

2002ko maiatzean, Ceinprok ISO 9002:1994 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria lortu zuen, Aenorren eskutik. Hurrengo urtean ziurtagiria berritu zen, 9001:2000 arauaren arabera, eta geroztik urtez urte eguneratu da.

2006aren amaieran, Euskaliten Kalitatearekiko Konpromiso Ziurtagiria lortu zuen, enpresen gizarte-erantzukizunean oinarritutako EFQM bikaintasun-eredua ezartzeko prozesuaren barruan.

2009aren amaieran, CEINPROK EFQM bikaintasun-ereduan 400dik gora puntu lortu zituen EUSKALITEK egindako kanpo-ebaluazioan.