Talentuaren Inkubadora

Ar 22 Urr 2019

Ceinprok JASON FUNDAZIOA deituriko proiektu estimulatzaile batean parte hartzen du. Proeiektua, gure gizartean murgildurik dauden umeen eta nerabeen talentuaren garapena sustatzean datza, gaitasun handiak dituztenengan oinarrituz. Ikasle hauek, emozioen kudeaketa arazoak dituzte, baita hezkuntza sisteman integratzeko arazoak. Proiektuak "TALENTUAREN INKUBADORA" izena hartu du.

Jason Fundazioaren ekintzei begirada bat botatzeko: 

• Gaitasun handiko haurrak eta gazteak identifikatzea eta diagnostikatzea.

• Gaitasun handiko pertsonei laguntza emozionala emateko asteroko taldeak (L.H., D.B.H eta helduak)

• "Jakin-mina pizten" tailerrak. Bertan, AGH duten pertsonentzat aproposak diren arlo profesional asko aurkituko dituzte: errealitate birtuala, robotika, bideojokoen programazioa, 3D diseinua, webgunea, eta beste gauza asko. Beraien pasioa aurki dezatela!

• Irakasle-taldeentzako prestakuntza eta laguntza.

• Prestakuntza eta laguntza, familiartekoentzat eta AGHrekin zerikusia duten pertsonentzat. • Bulegoak (banakako terapia).