CEINPROK bere eredu pedagogikoa aurkeztu du Europako Kalitate Astean

Ar 6 Aza 2018
Ceinpro en la Semana de la Calidad Europea

CEINPROK ikasgeletan ezarrita duen eredu pedagogikoa aurkeztu zuen joan den urriaren 30ean Bilbon egindako Europako Kalitate Astean. AICE-IZEA solasaldiak, Lanbide Heziketa 2022rantza” ekimenaren barruan, AICE-IZEAk enplegu-prestakuntzari, LH dualari eta espezializazioari buruz egindako azterlanen ondorioak aurkeztu ziren.

Gure lankide Gorka Garcíak, 3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak zikloko irakasleak, «Jardunbide onei buruz hizketan» hitzaldian, ikasgela alderantzikatuaren (Flipped Classroom) metodologia azaldu zuen. Eredu pedagogiko horrek ikaskuntza-prozesuaren zati bat ikasgelatik kanpora eramaten du, ikasgelaren barruko denborari etekin handiagoa ateratzeko