Ceinpro «Inprimaketa funtzionaleko berrikuntzak, aplikazioak eta garapenak» jardunaldian egon da

Al 22 Urr 2018

Joan den hilaren 17an, asteazkena, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan egin zen «Inprimaketa digitaleko berrikuntzak, aplikazioak eta garapenak» jardunaldira joan ginen.

Jardunaldi horretan –antolatzaileak Neobis, Functional Print klusterreko kudeatzaile Mar González, Naitec-eko Materialen Jalkitzeen Saileko kide Rakel Herrero, Mateprincs-eko zuzendari José Ignacio Oteiza, Adastrako bazkide zuzendari Mario J. Moya eta MUPeko kide Fernando Blaya ziren–, inprimaketa funtzionalari buruz hitz egin ziguten, hau da, ohiko inprimaketaren sektorea berrasmatzen ari den funtsezko arloetako batez. Arlo horrek, gainera, argitaletxeen sektorean aplikatutako negozio-ildo berriak (liburu eta aldizkari digital eta interaktiboak, tresna inprimatu funtzionalak...) irekitzeko aukera ematen du.

Inprimaketa funtzionala inprimaketaren bidez funtzionalitate berriak dituzten produktuak ekoiztean datza. Horretarako, ohiko inprimaketa-teknologiak erabiltzen dira (offseta, sakongrabatua, serigrafia...), material aurreratuekin, adibidez: tinta eroaleak, bioaktiboak eta termokromikoak, besteak beste. Hala, aplikazio ugari dituzten balio erantsi handiko produktuak lortzen dira, kostu txikiarekin, modu masiboan eta ingurumenean eragin txikiagoa izanda.