Adi! PearsonVUE azterketak egiteko hurrengo data: Abenduak 26.

Pearson VUE

Pearson VUE besteak beste Adobe, Cisco, VMware, CompTIA eta Linuxen inguruko ziurtagiriak lortzeko azterketetan enpresa liderra da. Azterketak formatu elektronikoan egiteko irtenbide berritzaileak ematen ditu, eta horiei esker, mundu osoko azterketa-programen emaitzak, objektibotasuna eta segurtasuna hobetzen dira.

Zer da ziurtapen bat?

Hainbat enpresak –Adobe eta Ciscok, besteak beste– arlo zehatz batean gaituta daudela frogatu duten gizabanakoei aitortza eta berme formala emateko erabiltzen duten metodo nagusia da.

Erakundeentzako abantailak

Nagusiki, erakundeei goi mailako teknologiako langile guztiek beren eginkizunak betetzeko beharrezko ezagutzak eta funtsezko trebetasunak dituztela bermatzen laguntzen die.

  • Lehiatzeko abantaila nabariak ematen dizkie.
  • Bezeroen aurrean sinesgarritasuna eta lehiakortasuna handitzen ditu.
  • Langileen eta kontratu berrien artean bereizgarri argi bat ematen du.
  • Bezeroei laguntzeko eta zerbitzuak emateko maila handia adierazten du.
  • Lantalde teknikoen efizientzia eta produktibitatea handitzen ditu.
  • Kostuen aurrezpenari dagokionez, eragin positiboa izan dezake
  • Ziurtapena langileen gaitasun-mailari eusteko bide bat da.
  • Ziurtagiria duten langileek beren eginkizunak betetzeko kualifikazio handiagoa daukate

Profesionalentzako abantailak

Berriki egindako ikerketa eta inkesta askok erakusten dutenez, IT ziurtagiriaI:

  • Ibilbide teknologiko bat ondo garatzeko gakoa da.
  • Aitorpen profesionala eta norbere hazkundea indartzen ditu.
  • Enplegatzailearen, lankideen eta bezeroen aurrean sinesgarritasuna handitzen du.
  • Giro ekonomiko ezegonkorretan lana segurtatzen laguntzen du.
  • Ordainsaria handitzea ekar dezake.
  • Lan-merkatuan bereizgarri argia da.
  • Laneko eginkizunak gauzatzeko gaitasuna handitzen du.
  • Norbere arloan aritzeko euskarri hobea eta moldagarritasun handiagoa izatea ahalbidetzen du.
  • Bezeroa gogobetetzen laguntzen du.