Ceinprok LHren nazioarteko batzarrean parte hartu du

Ar 5 Eka 2018

Joan den maiatzaren 31n, osteguna, LHaren Nazioarteko Batzarra egin zen eta CEINPROK bere proiektu digitala aurkeztu zuen bertan. Batzarreko aztergai nagusia 4. industria-iraultza izan zen.

Hurko Mendiguren eta Oscar Marín gure irakasleek Ingurune Birtualak proiektua aurkeztu zuten. Proiektu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko LHrako ikerketa eta berrikuntza aplikatuko Tknika zentroarekin elkarlanean ari dira. Errealitate mistoko simulagailu bat garatzen ari dira, Pinacho tornuaren mantentze-lanak egiteko.

Bi ikasle ohik sortutako CREA2 enpresak ere jo zuen Tknikara. Enpresa horrek Urratsbat programan parte hartzen du eta CEINPROK programa horretan ekintzailetza aktiboki sustatzen jarduten du.

Era berean, 3D Animazioa, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak Goi Mailako Zikloko ikasleek Ikasenpresarako beren aplikazioa aurkeztu zuten; ikasturtean zehar landu duten enpresak sortzeko simulagailu bat, hain zuzen.