Ceinpro Euskoskills

Ar 12 Eka 2018
El profesor Gorka García con nuestros alumnos Janire Andrés e Imanol Domínguez

Joan den ekainaren 7an, osteguna, «EuskoSkills 2018» txapelketa egin zen, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatua eta oinarrizko mailako, erdi mailako edo goi mailako edozein prestakuntza-ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzendua.

CEINPROREN izenean, 3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak zikloko Janire Andrés eta Imanol Dominguez ikasleek parte hartu zuten. Haiek Harrobia Lanbide Ikastola eta Tartanga LH ikastetxeetako ikasleekin lehiatu ziren, SpainSkill lehiaketan parte hartu ahal izatea lortzeko helburuarekin.

Txapelketa honetan zetzan: ilustrazio batetik abiatuz «low poly» bertsioko 3D eszena bat sortzea, ondoren gutxienez 5 segundoko animazio-klip bat egitea eta eszena bideo-joko batean erantsi ahal izateko prestatzea.

Lehia handiko proba izan zen.  Sei parte-hartzaileak oso kontzentratuta egon ziren eta oso jarrera profesionala erakutsi zuten. Azkenean, Tartanga LHIIko bigarren mailako ikasle Asier Vilaren soluzioa izan zen osoena eta berak irabazi zuen erronka.