Ceinpro, ehule bat eta UrratsBat, konbinazio arrakastatsua

Al 28 Mai 2018

CEINPROKO kideok, astero, URRATSBAT proiektuko kide Telaristaurbanari laguntzen diogu. Eskuz lan egiten duen Lucía Sanchez Puerto ehulea da Telaristaurbana markako jantziak egiten dituena. Horretarako, material % 100 naturalak eta iraunkorrak erabiltzen ditu, adibidez: alpaka, kotoia, lihoa eta banbua, besteak beste.

Telaristaurbanaren historia 1994an hasi zen, bere ile-apaindegia itxi eta horren ordez ardi-larrua, bilbeak, ehundurak eta koloreak lantzeari ekin zionean. Bere webgunean adierazten duen bezala, bere marka –erabat eskuz egindako edizio mugatuko produktuak egiten ditu– animalien ongizatea eta ingurumena errespetatuz antzinako teknikak aldarrikatzen saiatzen da. Bere beste helburuetkao bat gaurkotasunera egokitzea da. Horretarako, sentsorialtasuna eta subjektibotasuna nabarmentzen dituen ikuspegi bat ematen dio. Emaitza gisa, bere pieza guztiak osoki eskuz eginda daude, ziurtagiri ekologikoa duten zuntzak, toxikorik gabekoak erabiliz, eta tokiko enplegua sustatuz.